Hilaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean irratsaio bereziak izan genituen. Irratsaioak eta gero, pegatinak banatu eta Euskara Eguneko kartelak margotu genituen. Ipuin kontalariak izan genituen geletan, baita euskal hamaikatakoa, jolasak eta kirolak eta irrintzi saioak ere.
Arratsaldean ikasleak, irakasleak eta gurasoak patioan elkartu ginen Euskara Eguneko sariak banatzeko eta gero “Euskaraz Bizi Nahi Dut“ abestia batera dantzatzeko eta abesteko.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina